Talde lanean oinarritutako metodologia erabiliko dugu irakasgai guztietan.
Lehenik, ikasleak talde txikitan banatuko dira (gehienez 6 pertsonakoak) eta talde produktua prestatuko dute (arropa, letra, musika, koreografia, bideoa,...). Hala, ikasle guztien parte hartze aktiboa bermatzea nahi dugu eta ikasleak gustura sentitzea.
Ondoren, talde handian elkartu eta talde osorako produktu orokor bat adostu beharko da. Hori, talde txikietako zatiak elkartuz edo beste edozein modutan egin beharko da baina talde osoaren adostasuna izan beharko du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario